XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eguna argitu zuen.

Udako egun bukaezin horietako bat genuen.

Ekaitzak gaua zekarrela zirudien, baina eguzkiak izango zuen denbora eguna alaitzeko.

-Ze arraio!

-Ekaitz bat pasatzeko adina indar badugu zioen Nereak.

Urnieta herritik, Adarra mendiaren magalean den Xoxotera joan ginen autoz.

Bazirudien egunak hobera egingo zuela...

-Zein isiltasun ederra!esan zuen Alexanderrek.

-Isiltasuna?

-Nik hots asko entzuten ditut esan zuen Nereak.

Egia zen.

Belarria adi jarriz gero, soinu-hots asko bereiz zitezkeen.

Tipi-tapa, tipi-tapa aldapak igoz, Adarrako azken malda baino lehen dagoen lautada handirarte; soinu-hots ezberdinak entzunez eta bereiziz joan ginen.

Bai, bakartasunaren erdian gindoazela, hauexek entzun genituen: abere baten zintzarriaren dulun-duluna, ardien beee negartia, suge zaharraren txistua, motor baten motore-zarata, mendigoizalearen oihua, zuhaitz-hostoen firfira biguina, eltxo gogaikarrien zunburruntxoa, artzainaren deiadar luzea, egurgilearen aizkorakada neurtua, azeriaren zaunka, zaldiaren irrintzia, basahuntz beldurtiaren zalaparta, zozoaren txortxorra, txori kantari askoren txio-txio alaia, errekatxoen pol-pola, basurdearen arnas hotsa, haur-talde batek sortutako abestiak, flauta-doinuak, kriskitin-hotsak, txaloak, kitarra-doinuak...

Iritsi orduko, laino itxia sartu zitzaigun.

Laster izango genuen ekaitza.

Laino artean bidea ezin aurkiturik, begiak zabal-zabalik eta belarriak erne jarri, eta beherantz abiatu ginen...